Andre Maria Jainkoaren Ama – A (Lukas 2,16-21)

AMA Askorentzat gerta liteke harrigarri, urte zibilaren lehen eguna eta Andre Maria Jainkoaren Amaren festaburua Elizak egun berean ospatzea. Alabaina, esanguratsua da, Elizak, IV. mendeaz gero, Salbatzailearen jaiotza handikiro ospatu ondoren, urte berria Mariaren, Salbatzailearen et
Read More

Jaunaren Jaiotza – A (Lukas 2,1-14)

HURBILEKO JAINKOA Eguberri jaiak egun hauetan gure kaleetan arnasten den giro azaleko eta manipulatu hori baino askoz sakonagoak dira. Gure kontsumo-gizartearen trikimailu guztiak baino jai barnekoiago eta pozgarriagoak. Fededunek eskuratu beharra dugu berriro jai hauen muina, eta aur
Read More

Abendualdiko 4. igandea – A (Mateo 1,18-24)

BARNE ESPERIENTZIA Mateo ebanjelariak aparteko interesa du irakurleei esateko, Jesusi «Emanuel» izena ere eman behar zaiola. Ondotxo daki gauza bitxi eta harrigarri gerta daitekeela hori. Nori eman dakioke izen bat, «Jainkoa gurekin» esan nahi duena? Halaz guztiz, izen horrek biltzen
Read More

Abendualdiko 3. igandea – A (Mateo 11,2-11)

ZAURIAK SENDATU Jesusen jarduerak nahasirik utzi zuen Joan Bataiatzailea. Honek Mesias bat espero zuen, munduan bekatua desegingo zuena Jainkoaren epai zorrotza ezarriaz, eta ez Mesias bat, zauriak sendatzera eta sufrimendua arintzera emanik biziko zena. Makeronteko presondegitik mezu
Read More

Abendualdiko 2. igandea – A (Mateo 3,1-12)

BIDE BERRIETAN IBILI K.o. 27 edo 28an profeta berezi eta independente bat agertu zen basamortuan, Jordan inguruan. Zirrara bortitza eragin zuen judu-herrian: lehen kristau-belaunaldiek Jesusi bidea urratu zion gizontzat eman zuten hura beti. Haren mezu guztia oihu batean bil daiteke:
Read More

Abendualdiko 1. igandea – A (Mateo 24,37-44)

BEGIAK IREKIRIK Lehen kristau-elkarteek urte oso zailak bizi zituzten. Erromako inperio handian galdurik, gatazka eta pertsekuzio artean, kristau haiek indarra eta arnasa bilatu ohi zuten, Jesusen berehalako etorriko zain eta haren hitz hauek gogoan: «Egon erne. Bizi esna. Eduki begia
Read More

Kristo Erregearen Festaburua – C (Lukas 23,35-43)

GURUTZEA LEPOAN Kristo Errege egunean hots egiten den kontakizunak, gurutzean jostearenak, hau gogoratzen digu Jesusen jarraitzaileei: haren erreinua ez dela aintzaren eta boterearen erreinua, baizik zerbitzuaren, maitasunaren eta erabateko buru-eskaintzarena, gizakia gaitzetik, bekat
Read More

Urteko 33. igandea – C (Lukas 21,5-19)

ALDI ZAILETARAKO Gure egun hauetan gertatzen ari diren kanbio sozio-kulturazko sakonak eta erlijio-krisia astindu gogorra ari dira ematen, mendebaldean, kristautasunaren sustraiei; horrek guztiak inoiz baino gehiago eragin beharko liguke argia eta indarra Jesusengan bilatzera, aldi ha
Read More

Urteko 32. igandea – C (Lukas 20,27-38)

HERIOAK EZIN KENDU JAINKOARI BERE SEME-ALABAK Jesus beti guztiz neurritsua izan da piztuera ondoko biziaz hitz egitean. Halaz guztiz, saduzear aristokraten  talde bat hildakoen piztuera barregarritzat ematen saiatu zenean, aurre egin zion puntu hori bere egiazko mailara jasoz eta oina
Read More

Urteko 31. igandea – C (Lukas 19,1-10)

ALDA OTE NAITEKE JADA? Irakurleek Jesusengandik zer espero dezaketen hobeto aurkitu ahal izateko dakar Lukasek Zakeoren pasadizo hau. Kristau-elkarteetan jarraitzen dutenek, alegia, dei egiten dioten Jaunagandik zer espero dezaketen: «galdua zenaren bila etorri da eta hura salbatzera»
Read More