Abendualdiko 4. igandea – C (Lukas 1,39-45)

MARIAREN EZAUGARRIAK Mariak Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso dute deia Jainkoaren egitasmoa
Read More

Abendualdiko 3. igandea – C (Lukas 3,10-18)

EZ DUENAREKIN PARTEKATU Joan Bataiatzaileak basamortutik oihu egindako hitzak bihotza ukitu zion jendeari. Bihotz-berritzeko eta Jainkoari leialago izateko haren deiak askori eginarazi zion galdera: Zer egin behar dugu? Gizakiaren baitan beti harrotzen den galdera da hori, errotiko de
Read More

Abendualdiko 2. igandea – C (Lukas 3,1-6)

BASAMORTUA INGURUMEN Lukasek ardura berezia agertu du une hartan botere politikoa eta erlijiosoa kontrolatzen duten pertsonen izenak zehatz emateko. Bere esku dute haiek guztia planifikatzea eta gidatzea. Alabaina, Jesu Kristoren gertaera erabakitzailea haien eraginaren eta boterearen
Read More

Abendualdiko 1. igandea – C (Lukas 21,25-28.34-36)

EGON BETI ERNE Ebanjelioetan datozen hitzaldi apokaliptikoek lehen kristau-elkarte haien beldurra eta ziurtasunik eza islatzen dituzte; Erromatar Inperio handi haren barruan, gatazka eta pertsekuzio artean, etorkizuna dilindan zutela, beren Jaun maitea, Jesus, noiz iritsiko zen ez zek
Read More

Kristo Erregearen Festaburua – B (Joan 18,33-37)

AZTERKETA EGIAREN TESTIGUAREN AURREAN Jesus erailtzea erabakiko den prozesuan, Joanen ebanjelioak bakarreko solasaldi harrigarria dakar Pilatoren eta Jesusen artean; bata lurreko inperio boteretsuenaren ordezkaria eta bestea egiaren testigu bezala agertu den auzipetu atxilotua. Hain s
Read More

Urteko 33. Igandea – B (Markos 13,24-32)

KRISTAU KONBENTZIMENDUAK Banaka banaka hiltzen ari ziren Jesus ezagutu zuten ikasleak. Gelditzen zirenek hura ikusi gabe sinesten zuten haren baitan. Eukaristian ezin ikusizko moduan presente zegoela aitortzen zuten, baina noiz ikusiko zuten haren aurpegi bizi-bizi hura?, noiz beteko
Read More

Urteko 32. igandea – B (Markos 12,38-44)

KONTRASTEA Erabatekoa da pasadizo bien arteko kontrastea. Tenpluko lege-maisuei buruz buru, kontuz ibiltzeko esan dio Jesusek jendeari. Sasikoa da horien erlijioa: beren osperako baliatzen dute eta jenderik ahulena ustiatzeko. Ez dira horiek miretsi beharrekoak, ez zaio jarraitu behar
Read More

Santu Guztiak – B (Mateo 5,1-12)

ZERUA BADELA SINETSI «Santu Guztien» kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste. Zerua badela sinestea niret
Read More

Urteko 30. igandea – B (Markos 10,46-52)

ITSU IZATETIK SENDATU Zer egin genezake geure bihotzean fedea epeltzen ari dela nabari dugunean? Daitekeena ote erreakzionatzea? Irten ote gintezke axola-ezetik? Bartimeo itsuaren sendatzea dakarkigu Markosek, bere irakurleei bihotz emateko, bere bizitza aldaraz lezakeen ibilbidea egi
Read More

Urteko 29. igandea – B (Markos 10,35-45)

GURE ARTEAN HORRELAKORIK EZ Jerusalemera bidean, ikasleei ohartaraziz doa Jesus ezen dolorezko zoria izango duela, bai berak, bai berari jarraitzen dion orok. Sinestezina da bidean lagun dituenak zein oharkabe bizi diren. Gauza bera gertatzen da gaur egun ere. Santiago eta Joan, Zebed
Read More